miércoles, 28 de septiembre de 2016

INTERNETEKO LIZENTZIAK



                   Gaur egun, eta duela oso gutxi, interneten hamaika baliabide, hamaika informazio-iturri eta hamaika multimedia formatu ditugu eskura. Aipatutako baliabideetatik gehienak modu ilegalean erabiltzen ditugu. Youtuben musika kanta bat entzuten dugunean, gutxitan autoreen baimena dauka eta modu ilegalean elkarbanatzen dira.
Zer esanik ez musika, filmeak edo liburuak modu ilegalean jeisten ditugunean. Beraz, nire ustez, Copyright lizentziak beharrezkoak dira, artista  eta sortzaileen edukiak errespetatzeko.

                  Baina hala ere, dena ez da hain erraza eta denok ez ditugu baliabideak eduki guzietara iristeko. Beraz, edukiak publikoak baina mugatuak aldi berean izan beharko lirateke.

                 Copyright-a eta patenteak nahiz eta berdina irudi, oso ezberdinak dira. Izan ere, patenteak gehiago ikerketa munduari egokitzen zaie, asmakuntza bateri. Copyright-a edukiari egiten dio erreferentzia. Hau da, eduki horren kopia inork ez egitea bermatzen du.

                  Nire ustez, lizentzia libreak beharrezkoak dira. Izan ere, kontu batzuetarako informazioa publikoa izan beharko luke, edonork erabiltzeko,aldatzeko eta partekatzeko aukera emateko. Horrela ,adibidez, arazo ekonomikoak dituzten pertsonak eduki libre horietara sartzeko aukera izango lukete, helburu ezberdinetara bideratzeko.


                    Bukatzeko, nire ustez, gelan ikusitako lizentzia motak, gaur egungo behar guztiak betetzen dituzte hein handi batean. Izan ere, creative commons-ek alternatiba asko eskaintzen ditu, lizentzia mota ezberdinak eskainiz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario