Baita ere, zure ezagutzak adierazteko, zure proiektuak erakusteko, unibertsitatean, institutoan edo goi edo erdi mailako ziklo batean egindako proiektuak edo lanak.
Gainera, zuk sortutako gauzak ( Arropa, pultserak, lepokoak, belarritakoak) edo saldu nahi dituzun produktuak(Jada erabiltzen ez duzun arropa edo objetuak, erosi berri duzun produktu bat baina ez zaudela ados produktu horrekin eta ezin duzu itzuli...) jendeari erakusteko eta saltzeko.
Hau guztia gauzatzeko eta modu txukun batean aurkezteko, textuak naiz bideoak, argazkiak eta ahots-grabaketak partekatzen ahal dituzu nahi duzun moduan eta estiloan. Adibidez, saldu nahi duzun produktua argazkiz eta textuaren bidez aurkeztu ordez, bideo baten bidez hartzaileak produktuaren inguruko informazio gehiago eskuratuko du eta erosteko Azken finean, zure interesen arabera, zuk hartzailea ikus dezan nahi duzuna zintzilikatzeko aukera ematen dizun tresna bat da portafolioa.
Portafolioa naiz eta blog baten antza izan, ez da blog bat. Izan ere, portafolioak, blog batek eskaintzen duena eta LinkedIn bezalako webguneak eskaintzen dutena eskaintzen du. Hau da, eportafolio batek hurrengo hau eskaintzen du; Hausnarketak( blog batek eskaintzen duena), interneten bidez erabiltzen dela eta hainbat gauzetarako, hala nola, zure ezagutzak, lan experientzia eta zure gaitasunak partekatzeko laguntzen ahal dizkizuten tresnak eskaintzen ditu( LinkedIn bezala).
Eremu akademikoan eportafolikoak zeregin asko eskaintzen ditu. Hala nola, zure ikasurteetan zehar ikasitako eduki guztiak biltzen ahal dituzu. Eta gerora,lan munduan sartzen zarenean zure experientzia aurkeztu dezakezu.
Hurrengo bideo hauekin portafoli bat zer den hobeto ulertuko duzu eta portafolioaren munduan hobetomurgiltzeko lagunduko dizu:
Iturria: https://youtu.be/xvqBORISA5k
Iturria: https://youtu.be/6B3tujXlbdk
Iturria: https://youtu.be/NRqBRrJvx1c

No hay comentarios:
Publicar un comentario