miércoles, 21 de septiembre de 2016

PORTAFOLIOEN INPLEMENTAZIOA

     Portafolioak eskaintza zabala eskaintzen du. Zuk nahi duzun moduan eta erabilera eman diezaiokezu. Portafolio bat sortzeko,hainbat modu daude, hemen batzuk azalduko ditut.


     Lehengo modurako, beharrezkoa da google kontu bat izatea, izan ere portafolioa google sites-etik egin behar da. Beraz, portafolio bat egiteko google sitesetik abiatu behar da, eta hor orrialde bat sortuko da non portafoliaren erabilera emango da. Ez da prozesu zaila baina agian pixkat komplexua izan daiteke ulertzeko idatziz egiten badut, beraz hemen uzten dizuet bideo bat non irakasle batek Elvira Esther Navas, izenekoa, bere ikasleei azaltzen die pausuz pausu nola egiten portafolio bat google sitesen. Horrela, bere ikasleek portafolio horretan, ikasurtean zehar egingo dituzten ariketa gutiak, etxekolanak eta proiektuak igotzeko eta horrela berak beraien prozesua ikusteko eta ebaluatzeko.



Iturria: https://youtu.be/CqQon7JO9wU


     Bigarren modu bat dago. Lan guztiak power-point batean bildu dezakezu, hiperbinkuluen bidez lanak txertatuz. Agian modu hau konplexuagoa da baina nire ustez aurkezpen politagoa eta txugunagoa da izan ere, ikasurte batean egindako lan guzti-guztia soilik powerpoint batean gordetzen ahal dituzu eta era txukun eta argi batean. Lan mordoa eskaintzen du modu hau baina emaitza nire ustez paregabea da. Hobeto ulertzeko eta azaltzeko, Luuva Lopez youtuberra eta ikasleak egindako bideoa utziko dizuet, neska honek bideo honen bidez era argi eta txukun batean azaltzen digu nola egin power point bat non ikasurte batean egindako lan guztiak gorde ditzakegu hiperbinkuluak erabiliz.


Iturria: https://youtu.be/nQX3SMtZcnY

   
       Nik portafolio bat sortu beharko banu, erakutsi dizuen bi moduak batera erabiliko nuke. Hau da, alde batetik, Elvira irakasleak azaldu digun bezala, google sites batean portafolio bat sortuko nuke. Baina nola Luuvaren ideia asko gustatu zaidanez, ikasgai bakoitzarentzako power-point bat egingo nuke eta gero siteseko portafoliora igoko nuke, dena modu txukun, argi eta polit batean aurkitzeko. Gainera, horrela atxekinmendu guztiak ordenaturik izango nituzteke eta gauza bat bilatzerako orduan izugarrizko erreztasuna izango nuke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario